XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurten egingo ditu Sherlock Holmes`ek eun urte, 1887`an izan bait zan Sir Arthur Conan Doyle`k asmatua eta argitara emana.
Gertakizun aren omenez sortu dizut, irakurle, irakurtzera zoazen ertzain-eleberri au.
Ea gustatzen zaizun.
Sherlock Holmes Amezketa`n LATlEGI`tar Bixente`k.Orain kontatuko dizudan gertakizun onek, irakurle, Londres`en izan zuan asiera, eta ez duzu bere aipurik Sir Arthur Conan Doyle`ren liburuetan aurkituko, ordurako illa bait zan Sherlock Holmes`en
Ala`re, Sherlock Holmes`en ekintzak jakitearen zale ba`zera, ez zaitez larritu, nik azalduko bait dizut punttuz-punttu, Zakary Thonthon bankalari aberatsaren eriotzaz gero gertatutako guztia.
Udaren asiera zan, Donibane-bezpera; ekaiñaren 23`a.
Arratsalde ederra izan zuten ura, giroz, Inglanderria`ren egoalde guzian.
Londres`ko jatetxerik apaiñenean zeuden arratsalde artan Sherlock Holmes eta bere betiko adiskide ta laguna: ludian bera bezain ezaguna dan Watson sendalari ospetsua.
Ain zuzen orduantze bertan esaten zizkion Sherlock Holmes`ek bere adiskideari ain ezagunak egin diran itz labur aiek: -
Zuk, ordea, irakurle, jakin naiko duzu, zerk bultzata esan zituan orduan
Zaude lasai; nik esango dizut ori-ta.
Baiñan... ar dezadan lentxeagotik kontuaren aria: (...).
Apari dotore ura,
Gizaseme au, Inglanderri`ko gizonik aberatsenetakoa zenuan.
Ederki jantzia beti.
Bazituan 51 urte, baiña zan baiño gaztegoa ematen zuan.
Aipatua zan Londres guztian bere bizar luze gorrizta; txukun zaindutako bizarra, baiñan ugaria, aurpegi guzia betetzen ziona.